Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, dena ematera Zornotzako Udaberri Klasikoan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, dena ematera Zornotzako Udaberri Klasikoan

07-04-2018

Euskadi-Murias Zornotzako Udaberri Klasikoan lehiatuko da igandean, itxiera emateko euskal txirrindularitzaren asteari.

Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Eduard Prades, Óscar Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo taldekideak izango dira Bizkaiako klasikoan.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Taldea sasoiko da Itzuliari esker. Edu, Gari eta Mikel gure hiru aukera izango dira. Bestetik, eguraldi kaskarrak gure alde egingo du. Itxaropena dugu ezustean harrapatzeko besteak. Izan ere, maila gorenean amaitu nahi dugu euskal astea".

Lasterketak ohiko ibilbidea izango du, 171,5 kilometrokoa eta hiru aldiz igoko dituzte txirrindulariek Muniketa zein Autzagane, azkena helmugatik bost kilometrotara. Irteera 9:15ean izango da eta bukaera 13:30n inguruan.

Partaidetza 14 taldekoa da: WorldTour mailako Movistar Team eta Profesional Kontinental bost mailakoak.

Argazkia: Photo Gómez Sport