Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak handinahia azaldu nahi du Burgosen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak handinahia azaldu nahi du Burgosen

06-08-2018

Euskadi-Murias taldeak aurre egingo dio aste honetan Burgoseko Itzuliari (2.HC), bost etapatan asteartetik larunbatera, Donostiako Klasikoan maila bikaina eskaini ondoren.

Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Sergio Rodríguez zazpi txirrindulariak izango dira Burgosen, Xabier Muriel zuzenduta.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Multzo orekatua dugula pentsatzen dut, Aberasturiri laguntzeko esprintetan eta Picon Blanco eta Lagunas de Neila mendiko amaierei begira. Beste urrats da gure prestakuntzan Espainiako Itzulira bidean. Bizkarra eta Bravo pixkanaka sasoia harrapatzea espero dut altueran entrenatu eta gero. Partaidetza goi mailakoa da, WorldTourrreko lau taldekin hain zuzen ere; Astanak aurkeztuko du multzo indartsuena. Horregatik, gu gure aukerak aprobetxatzen saiatuko gara".

Burgoseko Itzuliak ibilbide menditsua du berriro ere. Picon Blancok, ostegunean, eta Lagunas de Neilak, larunbatean, aldeak sortuko dituzte zalantzarik gabe; Alto del Castillo gaina aurreneko egunean eta maldan gorako amaiera Clunian ostiralean beste bukaerak izango dira. Txirrindulari azkarrentzat aukera Castrojeriz herrian izango da asteazkenan. Guztira, 15 taldek parte hartuko dute, WorldTourreko lau eta bederatzi Profesional Kontinental mailakoak.

Ibilbidea:
Asteartea, abuztuak 7. 1ª etapa: Burgos - Burgos (Alto Castillo), 157 km
Asteazkena, abuztuak 8. 2ª etapa: Belorado - Castrojeriz, 163 km
Osteguna, abuztuak 9. 3ª etapa: Sedano - Picón Blanco, 149 km
Ostirala, abuztuak 10. 4ª etapa: Castrillo del Val - Clunia, 165 km
Larunbata, abuztuak 11. 5ª etapa: Salas de los Infantes - Lagunas de Neila, 141 km

Argazkiak: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium