Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi - Muriasek Mallorcan hasiera emango dio bere lehen denboraldi kontinental profesionalari
Partekatu:      

Euskadi - Muriasek Mallorcan hasiera emango dio bere lehen denboraldi kontinental profesionalari

24-01-2018

Euskadi – Murias taldeak XXVII Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorca lasterketan hasiko du denboraldia. Lau lasterketa egun izango dituzte, ostegun honetan hasita eta igandera arte.

Euskal talde kontinental profesionalak dituen hogei txirrindularietatik hamaikekin lehiatuko du Mallorcan: Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Aitor González, Edu Prades, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Beñat Txoperena y Gotzon Udondo.

Ibilbideari dagokionez, esprinterrentzat aproposak izango diren bi etapa izango dituzte, ostegunean eta igandean, mendiko etapa bat, ostiralean, sei mendate izango dituena, eta ibilbide gorabeheratsua izango duen beste etapa, larunbatean.

18 taldek parte hartuko dute, World Tour mailako bost (Movistar Team, Lotto-Soudal, Trek-Segafredo, Team Sky y Bora-Hansgrohe), kontinental profesional mailako zortzi (Euskadi – Murias horien artean), lau kontinental eta espainiako pistako selekzioa.

Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorcako sariak

Osteguna 25. Campos-Porreres-Felanitx-Ses Salinas Saria (177,7 kilometro)

Ostirala 26. Serra de Tramuntana Saria(Suller- Deià) (140,1 kilometro)

Larunbata 27. Lloseta-Andratx Saria. (165,8 kilometro)

Igandea 28. Playa de Palma-Palma Saria. (159,6 kilometro)

Igandean, GP Marseillaise

Era berean, datorren igandean, urtarrilak 28, beste multzo batek Frantziako GP Marseillaise (1.1) lasterketa garrantzitsuan hasiko du denboraldia. Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Julen Irizar eta Mikel Iturria lehiatuko dute bertan.

Rubén Pérez, kirol zuzendaria: “Oso talde lehiakorrarekin gatoz Mallorcara eta lehen egunetik gure aukerak baliatzen eta emaitzak lortzen ahaleginduko gara. Muriaseri egin duen ahalegina eskertu nahi diogu eta egunero guregan duten konfiantza itzultzen saiatuko gara. Esprintetarako Enrique (Sanz) daukagu eta etapa gogorretarako Bizkarra, Gari Bravo eta Prades. Egunetik egunera ikusiko dugu taldeak nola erantzuten duen. Bestetik, Marsellesa oso klasika polita da eta uste dut esprintean erabakiko dela. Jon Abersturi bertan izango dugu, talde on batekin batera, lehian ibiltzeko”.

Volta a la Comunitat Valenciana (2.1) eta Etoile Bessëges (2.1) izango dira taldearen hurrengo lasterketak, urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra.

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium