Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Fernando Barceló: "Euskal zaleen animoei esker hanketako mina ahazten duzu"
Partekatu:      

Fernando Barceló: "Euskal zaleen animoei esker hanketako mina ahazten duzu"

11-10-2017

Fernando Barceló (Huesca, 1996) txirrindulari profesionala izango da 2018 denboraldian Euskadi Basque Country – Murias Taldean. Txirrindularia Euskadi Fundaziotik dator eta afizionatu mailako txirrindulari nabarmenetarikoa izan da. Aurten zenbait lasterketa lehiatu ditu profesionalekin, hala nola, Vuelta a Burgos eta Tour du Limousin, Cofidis taldeko stagiaire gisa, edo Vuelta a Asturias, non meritu handiko hirugarren postua eskuratu zuen Alto del Acebon.

Datorren urtekoa zure lehen denboraldia izango da profesional mailan, zer suposatzen du pauso horrek?
 
Oso aurrerapauso garrantzitsua da nire kirol-bizitzan, betidanik  amestu dudan egoerara iritsi naiz. Aukera aprobetxatu eta nire lanaz gozatzeko unea da.
 
Zergatik aukeratu duzu talde hau profesional mailarako pausoa emateko?
 
Hainbat arrazoi daude. Lehenik eta behin, txirrindularitza maite dut eta ez dut uste hemen bezala inon txirrindularitza babestu eta jarraitzen delarik.
Aurten euskal talde batean lahiatzeko zortea izan dut, Euskadi Fundazioan, eta konturatu naiz hau txirrindularien paradisua dela.
 
Gainera, hasiera-hasieratik Euskadi – Murias taleak interesa izan du niregan, beste talde batzuek urtearen amaierara arte izan ez dutena. Hori eskertzekoa da eta beti da hobea zuregatik interes handia duten taldera joatea.
 
 
Este año has corrido varias carreras con profesionales. ¿Cuáles son las grandes diferencias respecto a las carreras amateur?
 
Aurten zenbait lasterketa korritu dituzu profesionalekin. Zeintzuk dira desberdintasun nagusiak amateur mailarekin alderatuta?
 
Irteeraren intentsitatea eta lehiaketaren azken ordua da gehien nabermendu dudana. Lasterketa batzuetan gehiago sufritu dut eguneko ihesaldia egin den arte amaieran baino.
 
Ondo ezagutzen duzu hemen txirrindularitza nola bizi dugun, zer esango zenuke euskal zaleei buruz?
 
 
Sinestezina dirudi nola errepide bazterrera hurbiltzen diren eta txirrindulari guztiak animatzen dituzten, zintzo. Burgosko Itzuliak euskal zale ugari zeuden eta, egia esan, sekulako giroa sortzen dute mendateetan. Animoengatik sentitzen duzun emozioari esker hanketako mina ahazten duzu.
 
 
Gutxien ezagutzen zaituztenentzat, zer motako txirrindularia zara?
 
Orain arte, nire emaitzarik onenak lasterketa gogorretan lortu ditut, bero gutxirekin, mendate ugari eta jeitsiera teknikoekin.
 
 
 
 
Zein txirrindulari dira zure erreferenteak?
 
Igotzaileak izan dira beri nire erreferenteak, batez ere eskula amore ematen ez dutenak eta edozein egoeretan erasotzen dutenak. Contador edo Nibali bezalako txirrindulariak.
 
Zein lasterketetak gustatuko litzaizuke lehiatzea?
 
Datorren denboraldian Vuelta a Aragón itzuliko da egutegi profesionalera eta, zalantzarik gabe, bertan egotea izugarri gustatuko litzaidake.
 
Zein helburu dituzu 2018 urterako?
 
Egutegi berrira ondo egokitzea, batez ere. Egia da dagoeneko profesionalekin maila onean ibili naizela. Ez da gauza bera lau lasterketa egin edo denboraldi oso bat, nekea askoz handiagoa da biharren kasuan. Gainera, erregularra izan nahi dut denboraldi osoan zehar eta taldeak edozein lasterketarako aintzat eduki diezadatela.