Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Ezbeharrak gainditu eta Gaztela eta Leongo Itzuliko azken etapan ezustekoa ematen ahalegindu da taldea
Partekatu:      

Ezbeharrak gainditu eta Gaztela eta Leongo Itzuliko azken etapan ezustekoa ematen ahalegindu da taldea

22-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Jon Odriozola kirol managerra oso pozik agertu da taldeak Gaztela eta Leongo Itzulian egindako lanarekin.

“Nahiz eta Óscar Rodríguez galdu, sailkapen nagusirako geneukan gizonik onena, taldeak egoerari buelta eman dio. Ilusio handiz ekin zion Óscar-ek Camperonako etapari oso ondo baitzegoen sailkapen nagusian. Gaur, oso ibilbide gogorrean, taldea protagonista eta gehien saiatu dena izan da eta ezustekoa ematen ahalegindu da. Bide onetik gabiltza eta aurki zortea gure alde izatea espero dugu”, adierazi du Jon Odriozolak.

145 kilometroko azken etapan, Ponferrada eta León artean ospatu dena, taldea esprinta sahiesten saiatu diren talde guztietan izan da. Beñat Txoperena, bereziki oldarkor gaurko etapan, eta Mikel Bizkarra, lasterketa buruko taldean ibili dira eta ia 2 minutuko tartea ere izan dute. Hala ere, tropelak etapa amaieran harrapatu ditu eta Carlos Barberok (Movistar Team) lortu du garaipena. Adrián González, 9. postuan, taldeko onena izan da. Sailkapen nagusian Jonathan Hivert (Direct Energie) izan da onena eta Mikel Bizkarra 12. sailkatu da.

Nahiz eta eroriko gogorra hartu, Óscar Rodríguez bakarrik astebete inguru izango da bajan eta ekaina hasiera, G.P. Beiras-en lehiaketara itzuli ahal izango da.

Lan bikaina ere Paris Arrasen

Taldeak lan bikaina egin du ere frantziako lasterketan, 3 txirrindulariekin lehiatuta Gotzon Udondok lehenengo egunean izandako erorikoaren eta Ander Barrenetxearen azken orduko bajaren ostean.

Hiru txirrindulariak lasterketa buruan sartu ziren atzoko etapan eta Aritz Bagües ihes ibili da azken etapan.