Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Fernando Barceló profesionala izango da Euskadi Basque Country - Murias Taldean
Partekatu:      

Fernando Barceló profesionala izango da Euskadi Basque Country - Murias Taldean

09-10-2017

Fernando Barceló (Huesca, 1996) txirrindulari profesionala izango da 2018 denboraldian Euskadi Basque Country – Murias Taldean. Txirrindularia Euskadi Fundaziotik dator eta afizionatu mailako txirrindulari nabarmenetarikoa izan da. Aurten zenbait lasterketa lehiatu ditu profesionalekin, hala nola, Vuelta a Burgos eta Tour du Limousin, Cofidis taldeko stagiaire gisa, edo Vuelta a Asturias, non meritu handiko hirugarren postua eskuratu zuen Alto del Acebon.


Jon Odriozola kirol managerraren adierazpenak: “Dagoeneko bere maila bikaina erakutsi duen txirrindularia da, Asturiaseko Itzuliko Aceboko gainean Quintanaren atzean helmugaratuta. Kalitatea dauka txirrindulari profesionala izateko eta uste dugu ondo egokitu daitekeela maila berrira. Etorkizun oparoa duen txirrindulari gaztea da, hainbat ibilbideetan ondo ibiltzen dena, eta azken urteetako txapeldun handien ezaugarriak ditu.

Fernando Barceló-ren adierazpenak: “Hau aukera handia da niretzat, nire bizitza osoan honen atzetik ibili naiz, txirrindularitza maite duen edonor profesionala izan nahi du eta. Ohore handia da hau bezalako talde batek niregan konfiantza izatea  eta proiektu honekin batera hazi egin nahi dut. Dagoeneko profesionalekin lehiatu dut, baina denboraldi oso bat egitea desberdina izango da. Lehenbailehen egokitzen ahaleginduko nahiz eta ehuneko-ehuna emango dut eta eskatzen didaten mailan ibiltzeko”.

Barceló-ri elkarrizketa