Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Francis Lafargue, Euskadi Basque Country - Murias Taldearen nazioarteko harremanetarako arduradun berria
Partekatu:      

Francis Lafargue, Euskadi Basque Country - Murias Taldearen nazioarteko harremanetarako arduradun berria

16-12-2016

Francis Lafargue izango da 2017ko denboralditik aurrera Euskadi Basque Country - Murias Taldearen nazioarteko harremanetarako arduradun berria. Txirrindularitzaren munduan duen eskarmentu handia eskainiko dio proiektu honi Lafarguek, 80ko hamarkadatik baitarama murgilduta kirol honetan, eta Pedro Delgado edo Miguel Indurain moduko izarrekin lan egin izan baitu.

Lafarguek (Biarritz, 1955) lan hauek burutu izan ditu: interpretea, kirol-zuzendaria eta harreman publikoak Reynolds, Banesto, Illes Baleares, Caisse d'Epargne edo Sojasun BH taldeetan. 2013tik aurrera Carrefour-ekin lankidetzan aritu izan da Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan harreman publikoetako zereginetan.