Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Frantzian ekingo dio Euskadi Basque Country Murias Taldeak 2016ko denboraldiari
Partekatu:      

Frantzian ekingo dio Euskadi Basque Country Murias Taldeak 2016ko denboraldiari

11-02-2016

Frantzian izango da taldea lehian denboraldi honetan lehen aldiz, eta Gironako Banyoles hirian gaur bertan hasiko den La Méditerranéen lasterketan parte hartuko du.
Martxoan, berriz, ondoko lasterketetan izango da: Grand Prix de la Ville de Lillers Souvenir Bruno Comini martxoaren 6an (igandea), Paris – Troyes martxoaren 13an (igandea), Classic Loire Atlantique martxoaren 19an (larunbata), eta, amaitzeko, Cholet - Pays De Loire martxoaren 20an (igandea).


Euskadi Basque Country Murias Taldea da euskal txirrindularitza profesionalaren erreferentzia, eta txirrindulari gazteak etorkizunerako prestatzeko asmoz sortu da. Hala, bereziki Espainia, Portugal eta Frantzian kokatutako lasterketa gogorretan parte hartuko du (horietako gehienak maila kontinentaleko lasterketa profesionalak dira).
Proiektu berri honetan euskal txirrindularitzak duen harrobiaren jarraipenari eman zaio lehentasuna, erreferentziazko taldea sortuz.
Gaur egun Euskadi Basque Country Murias Taldea da profesional mailan lehiatzen den txirrindularitzako euskal talde profesional bakarra eta Estatuko proiektu profesional berri bakarra izango da 2016an. Berebiziko garrantzia du horrek, eta hastapenetik bertatik txirrindularitzan erreferentziazko proiektuan gauzatu da.
2016ko denboraldirako antolatu den maila kontinentaleko talde profesional hau euskal txirrindularitzaren harrobian oinarritu da, txirrindulari gehiago erakarriz eta kalitatez nahiz kantitatez gora eginez. Bere helburua nazioarteko probetan parte hartzea da, hala nola Nazioarteko Criteriumetan, Paris-Tours... eta baita Portugalgo Itzulia eta antzeko nazioarteko lasterketetan ere. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko Itzulian ere parte hartu nahi dela (UCI erakundeari baimena eskatu behar zaio aurrez).


TALDEA
Jon Odriozola (Kirol Zuzendaria) Oñati (Gipuzkoa)
Rubén Pérez (Bigarren Kirol Zuzendaria) Zaldibar (Bizkaia)
Garikoitz Bravo Oiarbide 31-07-1989 Lazkao (Gipuzkoa)
Beñat Txoperena 28-12-1991 Igantzi (Nafarroa)
Ion Ander Insausti Irastorza 13-12-1992 Mutiloa (Gipuzkoa)
Aritz Bagües Kalparsoro 19-08-1989 Errenteria (Gipuzkoa)
Mikel Bizkarra Etxegibel 21-08-1989 Mañaria (Bizkaia)
Imanol Estevez Salas 11-01-1993 Gasteiz (Araba)
Eneko Lizarralde Delgado 23-10-1993 Bergara (Gipuzkoa)
Ander Barrenetxea Uriart 29-03-1992 Galdakao (Bizkaia)
Adrián Gonzalez Velasco 13-09-1992 Burgos
Alex Aranburu Deba 19-09-1995 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Gotzon Udondo Santamaria 01-12-1993 Berango (Bizkaia)
Mikel Iturria Segurola 16-03-1992 Urnieta (Gipuzkoa)
Aitor Gonzalez Prieto 05-11-1990 Ermua (Bizkaia)
Pello Olaberria Arrubarrena 28-09-1994 Mutiloa (Gipuzkoa)


CONTRUCCIONES MURIAS S.A., 1973ko martxoaren 9an sortu zen. Eraikuntzaren sektorean lan egiten duen enpresa pribatu eta independientea da, eta bere jarduerak obra publikoetan zein pribatuetan burutzen ditu. Sozietatearen egoitza Donostian (Gipuzkoa) du; era berean, Bilbon, Madrilen eta Hendaian (Frantzia) ordezkaritzak ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Madrileko Erkidegoan egiten du lan batez ere, baina azken aldian estatu mailan goranzko proiekzioa izan du eta nazioartean ere interes handia piztu du.
Ahalik eta ondoen eraikitzea da gure xedea. Ezarritako helburu eta jomugak enpresa osatzen duten langile guztien esfortzuarekin eta lanarekin gauzatu dira, beti ere markatutako estrategiari jarraiki. Grupo Muriasek anbizioa eta emaitza ona bilatzen ditu, bai bezeroentzat, bai langileentzat.
2014 bukaeratik eta 2015 hasieratik MURIAS GRUPO EMPRESARIALek beste enpresa bat ere badauka: MURIAS TALDEA.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Jon Odriozolarekin 670356137

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium