Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Garaipenetik gertu Torres Vedras-en
Partekatu:      

Garaipenetik gertu Torres Vedras-en

11-07-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea lasterketa ona osatu zuen joan zen igandean  amaitu zen G. P. Torres Vedras – Troféu Agostinho. Amaro Antunes-ek (W52 – Porto) lortu zuen garaipena sailkapen nagusian.

Talde euskalduna etapen lehian ibili zen hainbat txirrindularirekin. Óscar Rodríguezek modu bikainean hasi zuen lasterketa, atariko erlojupekoan seigarren postua eta gazterik onenaren maillota lortuta. Txirrindulari nafarra azken etapan protagonista izan zen ere, 11 txirrindulariz osatutako ihesaldian tropelaren indarrari gehien eutsi zieten 3 txirrindulariren artean egon baitzen. Azkenik, tropelak helmugatik 2 kilometrora harrapatu zituen.

Taldeko beste gaztea, Julen Irizar, berriz ere bere maila bikaina erakutsi zuen eta 4. postua lortu zuen hirugarren etapako lehen sektorean. Etapa horretan Gari Bravo ihesi ibili zen Igor Merinorekin batera eta helmugatik oso gertu harrapatu zituen tropelak.

Aritz Bagües, seigarren hirugarren etapako bigarren sektorean, eta Adrián Gonzalez, hainbat ihesaldietan, taldeari presentzia eman zioten.

Taldea bi astez egongo da lehiatu gabe, datorren uztailaren 25ean denboraldiaren bigarren zatiari ekin aurretik, Ordiziako Klasikan.