Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravok bederatzigarren postu bikana lortu du Burgosko Itzuliko lehen etapan
Partekatu:      

Gari Bravok bederatzigarren postu bikana lortu du Burgosko Itzuliko lehen etapan

01-08-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindulariak bederatzigarren postua lortu du gaur Burgosko Itzuliko 152 kilometroko lehen etapan. Mikel Landa (Team Sky) izan da irabazlea eta Lazkaoko txirrindularia 7 segundora sartu da, Burgosen Alto del Castillon amaiera gogorra izan duen etapan.

“Denboraldi batean ez dut nire burua aurreneko postuetan erakutsi eta espero dut bederatzigarren postu honek hurrengo egunetan aurrean ibilitzeko gai izango naizenaren seinale izatea. Nire aurretik bi profesional continental bakarrik sartu dira, beste guztiak World Tour mailakoak, eta gaur egindakoak indarra eta motibazioa ematen nau Picón Blancon eta Neilan aurreneko postuetan ibiltzen ahalegintzeko”, adierazi du Gari Bravok etapa amaieran.

Jon Odrizola, taldeko kirol managerra, oso pozik agertu da lortutako emaitzarekin: “Talde bikain aritu da, meritu itzela dauka Burgosko Itzula bezalako mailaz kanpoko lasterketa batean aurreneko hamarretan sartzea, gainera kontuan hartuta irabazlea Frantziako Tourrean laugarren izan zen Mikel Landa izan dela. Emaitza honek ilusioz betetzen gaitu datozen etapetan ezustekoa ematen sahiatzeko”.

Bihar 155 kilometroko etapa laua izango da jokoan, Oña eta Belorado artean.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium