Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo Volta ao Alentejoko aurreneko hamarretan sartu da
Partekatu:      

Gari Bravo Volta ao Alentejoko aurreneko hamarretan sartu da

26-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia bederatzigarren postua lortu du Ferreira do Alentejo eta Évora arteko 169 kilometroko etaparekin gaur amaitu den Volta ao Alentejon. Azken etapan Juan Sebastián Molanok (Manzana Postobón) lortu du garaipena eta sailkapen nagusian Carlos Barbero (Movistar Team) izan da lehena.

Azken etapan Julen Irizar protagonistetako bat izan da, eguneko ihesaldian ibili baita beste 4 txirrindularirekin batera: Andreas Vangstad (Team Sparebanken), Adam de Vos (Rally Cycling), Bas Tietema (Na Post Chain) eta Marcin Mrozek (CCC Sprandi). Tropelak helmugatik 25 kilometrora harrapatu du taldea, baina Bergarako txirrindularia, bigarren etapan hamargarren izan zena, lasterketa bikaina burutu du.

“Lasterketa honen ibilbidea ez zen gure aldekoa, baina amaierara arte ahalegindu gara eta taldeak berriz ere erakutsi du oso lehiakorra dela. Gaur protagonistak izaten ahalegindu gara berriz ere Julen Irizarekin. Erne egon da ihesaldia harrapatzeko eta ikasten jarraitzen du. Oso denboraldi hasiera positiboa izaten ari da beretzat. Nahiz eta txirrindulari asko bajan izan, maila handiko 2.1 lasterketetan aurreneko postuetan izateko gai gara, kasu honetan Garirekin bederatzigarren postua lortuz. Ziur nago txirrindulariak berreskuratzen ditugunean poz handiak emango dizkiegula gure zaleei”, adierazi du Jon Odriozolak lasterketa amaieran.