Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo, berriz ere onenen artean Murtziako Itzulian
Partekatu:      

Gari Bravo, berriz ere onenen artean Murtziako Itzulian

11-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo lasterketa bikaina burutu du 182,7 kilometroko 37. Murtziako Itzulian (1.1). Alejandro Valverdek (Movistar Team) lortu du garaipena Collado Bermejon, eguneko mendaterik gogorrenean, lasterketa hautsi eta bakarrik ihes egin ondoren.

Helmugatik 70 kilometrora Murtziako txirrindulariaren erasoak lasterketa sakabanatu du eta Gari Bravo Gorka Izagirre (Movistar Team), Tony Gallopin (Lotto Soudal), Robert Kiserlovski eta Simon Spilak (Team Katusha) edo Ion Izaguirre (Bahrain – Merida) ibili diren talde txikian sartu da.

Bigarren talde honetan ez da akordiorik egon Valverde harrapatzen saiatzeko eta txirrindulari gehiago sartu dira atzetik. Honek Lazkaoko txirrindularia podiumaren lehian sartzea eragotzi du. Azkenik, 14.  izan da Bravo.

“Valverdek lasterketa hautsi duenean, oso txirrindulari gutxi eta maila handikoak geratu dira aurrean. Gu hor izan gara Garirekin. Berriz ere erakutsi du bere maila bikaina eta oso baikorrak gara Andaluziako Itzuliari begira. Geroz eta hobe dagoen lider bat daukagu eta ilusio handiz ekingo diogu hain garrantzitsua den lasterketa honi, Gari maila honetan dabilela jakinda”, adierazi du Jon Odriozolak

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Almeriako Klasikan (1.1.) parte hartuko du bihar.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium