Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo eta Aritz Bagües Euskadi Basque Country - Murias Taldea euskal-taldearen buru izan dira Amorebietako Udaberri Klasikan
Partekatu:      

Gari Bravo eta Aritz Bagües Euskadi Basque Country - Murias Taldea euskal-taldearen buru izan dira Amorebietako Udaberri Klasikan

10-04-2016

Euskadi Basque Country - Murias Taldea Udaberri Klasikan protagonista izaten saiatu da, baina Movistar Team-ek egindako kontrol zorrotzak, WorldTour taldekoa izanik, arriskutsua izan zitekeen edozein ihesaldi galarazi du. Azken momentuan gaixotasunagatik Imanol Estévezek ezin izan du parte hartu eta beraz, Gari Bravo eta Aritz Bagües izan dira euskal-taldearen buru, berriz ere bere ikusleen aurrean lehiatzeko aukera izan duena. Garaipena Giovanni Viscontirentzat (Movistar Team) izan da.

Bagües zazpigarrena izan da helmugan eta Bravo, berriz, hamabigarrena; hortaz,  Euskadi Basque Country – Murias Taldeak taldekako sailkapen nagusian laugarren postua eskuratu du. Jon Odriozola, euskal-taldearen zuzendaria, pozik azaldu da bere txirrindularien lanarekin, non oraingoan ere txirrindularitzaren eliteko taldeen aurka lehiatzeko aukera izan duten.