Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo hamaseigarren sailkatu da Espainiako txapelketan
Partekatu:      

Gari Bravo hamaseigarren sailkatu da Espainiako txapelketan

25-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko Gari Bravo hamaseigarren sailkatu da Espainiako txapelketetako iraupeneko proban. Gaur goizean ospatu da lasterketa, Cocentainan (Alacant). Bravo eta Mikel Bizkarra (26º) irabazlearengandik 13 segundora iritsi den talde batean sartu dira.

Movistar taldeko José Joaquín Rojas-ek lortu du garaipena eta Ángel Vicioso (Katusha) eta Jordi Simón (Verva Activajet) izan dira bigarren eta hirugarren.

Alex Aramburu, Route du Sud lasterketan Tourmaleteko etapan ihesaldian ibili ondoren, lasterketa honetan ere eguneko ihesaldian ibili da, beste sei txirrindulariekin batera. Taldeak ia 5 minutuko aldea izan du, baina bi itzuliren faltan David Belda (Roth Skoda) eta Rubén Fernández (Movistar) aurre hartu diote talderi eta pelotoitik Rojas, Pardilla (Caja Rural) eta Vicioso txirrindulariez osatutako talde batek bat egin du buruko biekin.

Helmugatik 50 kilometrora beste talde bat osatu da eta Mikel Iturria sartu da bertan, Imanol Erviti, Fran Ventoso eta Luis Ángel Maté iheskideekin, besteak beste.

Talde nagusiak harrapatu egin ditu eta, aurretik, Rojas bakarrik ihes egin eta garaipena lortu du, Ángel Vicioso (Katusha) eta Jordi Simón (Verva Activajet) bigarren eta hirugarren izan direlarik.

Txoperena, 15. postua lortu zuen erlojupekoan

Ostegunean espainiako txapelketetako erlojupeko proba ospatu zen Ibin (Alacant). Beñat Txoperenak hamabosgarren postua lortu zuen eta Aritz Bagües hogeita hirugarren sailkatu zen. Movistar taldea nagusitasunez gailendu zen proban, Ion Izagirrek lortu zuen garaipena eta Jonathan Castroviejo eta Alejandro Valverde taldekideak bigarren eta hirugarren sailkatu ziren.