Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo onenen pare ibili da Valentziako Itzuliko bigarren etapan
Partekatu:      

Gari Bravo onenen pare ibili da Valentziako Itzuliko bigarren etapan

02-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia onenen pare ibili da Valentziako Itzuliko bigarren etapan. 5 mendate eta 178 kilometroko ibilbidea izan dute, Alicante eta Denia artean.

Egun zaila izan da euskal taldearentzat, Mikel Bizkarra, Aitor González, Óscar Rodríguez, Aritz Bagües eta Beñat Txoperena erori egin baitira Alto de Montgó mendatea lehenengo aldiz igo aurretik eta aurrerago ibiltzeko aukera galdu dute.
Tony Martinek (Team Katusha) lortu du garaipena, Greg Van Avermaet (BMC Racing Team), Zdenek Stybar (Quick – Step Floors) eta Nairo Quintana (Movistar Team) txirrindulari bikainez osatutako taldeari aurre hartuta. Gari Bravo, 27. postuan, atzetik sartu den talde horretan helmugaratu da.

“Guretzat taldeburu bikaina dela erakutsi du Garik. Onenen pare ibiltzeko gaitasuna du World Tour maila daukan lasterketa batean. Egun zaila izan da guretzat erorikoengatik, baina pozgarria da gure burua aurrean ikustea, munduko txirrindulari onenekin”, adierazi du Jon Odriozolak etapa amaieran.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium