Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo eta Óscar Rodríguez faboritoen taldean sartu dira Asturiaseko Itzuliko lehen etapan
Partekatu:      

Gari Bravo eta Óscar Rodríguez faboritoen taldean sartu dira Asturiaseko Itzuliko lehen etapan

29-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo eta Óscar Rodríguez txirrindulariak faboritoen taldean sartu dira Asturiaseko Itzuliko lehen etapan, Oviedon hasi eta La Pola de Lenan amaitu dena (169 km).

Weimar Roldán-ek (Medellín) lortu du garaipena, 22 segundora Raúl Alarcón sartu da (W52-Porto) eta 27ra Euskadi Basque Country – Murias Taldeko bi txirrindulariak, Nairo Quintanarekin eta beste faboritoekin batera.

“Movistar-ek kontrolatutako lasterketa izan da eta tentsio handia izan da tropelean azken 40 kilometroetan. Ni, pertsonalki, oso ondo sentitu naiz azken igoeran. Bihar eguraldiak etapa baldintzatuko du, baina jantzi eta inoiz bezala sufrituko dugu”, adierazi du Óscar Rodríguez-ek etapa amaieran.

Jon Odriozola oso balorazio positiboa egin du taldeak egindako lasterketaz, “bi txirrindulari dituelako onenekin batera biharko etapa erabakigarriaren aurretik”.

Bihar lasterketako etapa erabakigarria izango da jokoan. Soto de Riberan hasi eta Alto del Acebo mendate gogorrean izango du amaiera 177 kilometroko etapak.