Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo Andaluziako Itzuliko azken etapan protagonista izan da
Partekatu:      

Gari Bravo Andaluziako Itzuliko azken etapan protagonista izan da

19-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia protagonista izan da Andaluziako Itzuliko azken etapan. 151 kilometro etapa izan da azkena, Setenil de las Bodegas-en hasi eta Coín-en amaituta.

Euria jasan behar izan duten etapa gogorrean euskal txirrindularia maila handiko 8 txirrindulariz osatutako ihesaldian ibili da: Wellens (Lotto Soudal), Minnaard (Wanty), Paterski (CCC), Campenaerts (Lotto Jumbo), Riesebeek (Roompot), Clarke (Cannondale) eta Novac (Bahrain – Merida).

Taldeak 6 minututik gorako aldea ere izan du eta Bravo, sailkapenean onena, lasterketako behin-behineko lider ere izan da. Hala ere, helmugatik 20 kilometrora, Alto de Jarapalos mendatean, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindularia taldetik geratu egin da. Tim Wellens-ek (Lotto Soudal) lortu du garaipena azken etapan eta Andaluziako Itzulia Alejandro Valverdek eskuratu du.

“Nahiz eta orain arte ezbehar ugari eta zortea kontra izan dugun, talde honek beti aurpegia eman du. Talde ausarta eta lehiakorra gara, hori da gure nortasuna, eta gaur buruan ibili gara berriz ere, oso maila altuko jendearekin. Bagenekien ihesaldia iristeko aukerak zituela eta gu ihesaldian sartzeko gai izan gara, gure mailako beste hainbat talde ez bezala. Orain momentu txarrean gaude baina, falta ditugun txirrindulariak berreskuratzen ditugunean, ziur nago gure zaleei poz handiak dizkiegula”, adierazi du Jon Odriozolak etapa amaieran.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium