Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo: "Talde hau euskaldunok behar dugun proiektua da"
Partekatu:      

Gari Bravo: "Talde hau euskaldunok behar dugun proiektua da"

26-04-2016

Lazkaoko txirrindulariaren ustez, taldea ondo aritu da ihesaldietan eta sailkapen nagusien borrokan eta balorazio positiboa egin du denboraldiaren lehenengo zatiaz.

Pertsonalki uste du nahiko denboraldi ona egiten ari dela. “Azkeneko puntua berreskuratzea falta zait, errematatu ahal izateko”, adierazi du txirrindulari euskaldunak.

Ondorengo lasterketei begira, Asturiaseko itzulian puntan egotea du helburu, iazko 5. postua hobetzeko asmoz eta Portugaleko itzulian ere ondo ibili nahi du.

“Orain arte Euskal Herrian jende asko laguntzen ari da proiektu hau aurrera eramateko eta beste pausu bat emateko bultzatu beharrean gaude”, amaitu du txirrindulariak.