Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo zortzigarren izan da Udaberriko Klasikan
Partekatu:      

Gari Bravo zortzigarren izan da Udaberriko Klasikan

09-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia zortzigarren izan da Amorebieta – Etxanon ospatu den 63. Udaberriko Klasikan. 171 kilometroko ibilbidea izan du lasterketak eta hiru aldiz igo dute Montecalvo mendatea azken kilometroetan.

Lazkaoko txirrindularia beste zazpi txirrindularirekin batera ihes egin du klasikaren amaieran, baina Gorka Izagirrek (Movistar Team) bakarrik alde egin du Montecalvoko azken jaitsieran eta garaipena lortu du. Bravo zortzigarren izan da, Izagirrerengandik 6 segundora, eta Mikel Iturria (19.) eta Aitor González (23), bigarren taldean sartu dira, 21 segundora.

“Aurrean ibili naiz, lasterketako indartsuenekin”, adierazi du Gari Bravok lasterketa amaieran. “Jaitsieran Gorka Izagirrek ihes egin du bihurgune batean eta ni, hirugarren edo laugarren nihoala, ezin izan dut zuloa itxi. Amorrua eman dit podiuma esprintean ezin lehiatu izanak, baina positiboa da berriz ere nire burua onenekin batera ikustea. Aurki Asturiaseko Itzulia iritsiko da eta bertan denboraldiko posturik onena lortzea espero dut”, amaitu du.

Jon Odriozola kirol zuzendariaren iritziz, “taldea oso maila onean ibili da”. “Amaierara arte lasterketa lehiatzeko aukera izan dugu, bagenekien Gorka Izagirreren gurpila jarraitu behar genuela eta Gari bere pare ibili da igoeretan. Maila honetan jarraitzen badugu, ziur nago aurki iritsiko dela lehenengo garaipena”, adierazi du.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium