Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravok zortzigarren postua eskuratu du Gaztela eta Leongo Itzuliko sailkapen nagusian
Partekatu:      

Gari Bravok zortzigarren postua eskuratu du Gaztela eta Leongo Itzuliko sailkapen nagusian

20-04-2016

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Gaztela eta Leongo itzuli bikaina burutu zuen joan zen asteburuan. Gari Bravok zortzigarren postua eskuratu zuen sailkapen nagusian eta Aitor Gonzalez (18. postuan) eta Mikel Bizkarra (20. postuan) aurreneko hogeitan sailkatu ziren ere. Azken bi hauek, Beñat Txoperenarekin batera, ihesaldietan protagonistak izan ziren ere, itzuliko hiru etapetan egon baitziren ihesi.
 
Alejandro Valverde (Movistar Team) izan zen itzuliko sailkapen nagusiko irabazlea eta bi etapa irabazi zituen.
 
Joan zen asteburuan taldeak frantziako egutegiko bi lasterketetan ere hartu zuen parte: Tour du Finistère (1.1), larunbatean, eta Tro Bro Leon (1.1), igandean.
 
Tour du Finistère lasterketan Aritz Bagües lasterketa buruko taldean sartu zen eta meritu handiko 15. postua lortu zuen. Tro Bro Leon lasterketa gogorrean, aldiz, Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek ezin izan zuten lasterketa amaitu.

Jon Odriozolak zuzendutako taldeak itxura bikaina eman zuen lasterketa hauetan eta Asturiaseko Itzulira eta Bretainiako Tourrari begira lortutako emaitza onek taldea indartu dute.