Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Getxoko Zirkuituan parte hartuko du astelehenean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Getxoko Zirkuituan parte hartuko du astelehenean

28-07-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak LXXII Getxoko Zirkuituan - XVII Ricardo Otxoa Memorialean parte hartuko du datorren uztailaren 31ean, 9:30etik aurrera.

Txirrindulariek 10 itzuli eman behar izango dizkiote 17 kilometroko zirkuituari, guztira 170 kilometro osatu arte. Lasterketa, ustez, %14rainoko aldapa duen azken kilometroan erabakiko da. 15 talde izango dira irteeran, World Tour mailako Movistar Team eta Fortuneo, Manzana Postobón edo Caja Rural talde profesional kontinentalak.

“Ez da gure ezaugarrietara hoberen moldatzen den lasterketa, baina etxean beti ilusio handiz lehiatzen dugu eta protagonistak izaten ahaleginduko gara. Beste urteetan oso ondo lehiatuko dugu Getxon eta podiumean izan gara, mendiko saria edo euskaldunik onenaren saria lortuta, eta beti aurreneko hamarretan sartu gara”, adierazi du Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Jon Odriozola kirol managerrak.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Óscar Rodríguez, Adrián González, Pello Olaberria, Aitor González, Beñat Txoperena, Mikel Bizkarra, Gotzon Udondo eta Ander Barrenetxea.

Behin Getxoko Zirkuitua amaituta, taldeak denboraldiko bi lasterketa garrantzitsuetan izango da aldi berean: Vuelta a Burgos (1-5 agosto) eta Volta a Portugal (4-15 agosto).