Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gotzon Udondo: "Portugaleko Voltan nire burua ezagutzen ikasi nuen"
Partekatu:      

Gotzon Udondo: "Portugaleko Voltan nire burua ezagutzen ikasi nuen"

13-10-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko txirrindularia bere lehen denboraldi profesionala nolakoa izan den azaldu digu. Taldearen lana balioetsi du ere, “maila onean ibili eta aurpegia eman” duelako taldeak urte osoan zehar.

Bai pertsonalki zein taldeari dagokionez, zer balorazio egiten duzu aurtengo denboraldiaz?

Uste dut urte positiboa izan dela guztiontzat, bai kolektiboki zein pertsonalki. Taldeak aurpegia eman du eta uste dut maila onean ibili dela urte osoan zehar, ia lasterketa guztietan ihesaldietan ibiliz. Pertsonalki, banekien urte zaila izango zela, baina uste dut asko ikasi dudala eta mailara ondo egokitu naizela.

Zein izan da momenturik onena? Eta txarrena?

Momenturik onena Uztailean, bai Torres Vedrasko Itzulian zein Portugaleko Voltan. Txarrena, radioaren buruaren haustura Tro-Bro Léonen. Lehiaketatik kanpo egon nintzen hilabete luzez erorketa horren erruz.

Zer ikasi duzu eta zertan hobetu duzu txirrindulari gisa?

Zorionez  oso egutegi ona daukagu, bai Frantzian zein Espainian eta Portugalen. Ni frantzian lehiatu nahiz gehien bat, egun bateko klasiketan. Maila oso altuko lasterketak dira eta asko ikasten duzu. Portugaleko Voltan ere parte hartu dut, 11 lehiaketa-eguneko lasterketan, eta nire burua ezagutzen ikasi nuen.

Nolakoa izan zen lasterketa hura?

Inoiz parte hartu nuen lasterketarik luzeena izan zen. Sei etapa jarraian hasteko, atseden egun bat eta beste bost lehiaketa-egun. Atseden egunetik aurrera gorputzak nekea nabaritzen hasi zuen eta azken egunak bereziki gogorrak egin zitzaizkidan. Oso pozik nago bizi izandako esperientziaz.

Parte hartu duzun lasterketa guztietatik zein izan da gehien gustatu zaizuna?

Tro-Bro Léon izan da guztietan ikusgarriena, lokatzez betetako tarteak dituen klasika da, lasterketa ezberdina. Oroitzapen ona daukat ere Paris-Arras lasterketako lehenengo etapari buruz, Paris-Roubaix ospetsuan igarotzen diren bi harbideetatik pasa baitzen lasterketa.

Profesional mailara pasatzeko aukera duzuen gazteak ez zarete asko. Nola ikusten duzu egoera euskal txirrindularientzat?

Etorkizuna ez da batere erraza, geroz eta talde gutxiago dago bai profesionaletan zein afizionatu mailan. Oso txirrindulari onak daude afizionatu mailan, baina zoritxarrez ez dute lekurik profesional mailan. Noizbait egoera onera egin beharko du eta espero dut lehenbailehen izatea.

Talde honek jende askoren babesarekin korritzen du. Zer esango zenieke zaleei?

Ilusio handia sortzen duen taldea garela eta gustatuko litzaigukeela Euskaltel-Euskadi utzitako hutsunea betetzea. Guztion babesarekin Pirinioak berdez ikusi nahi ditugu.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium