Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gure taldekide izan nahi duzu? Egin zaitez laguntzaile!
Partekatu:      

Gure taldekide izan nahi duzu? Egin zaitez laguntzaile!

10-04-2017

Bigarren urtez jarraian, Euskadi Basque Country Murias txirrindularitza taldeak laguntzaileak lortzeko kanpaina abian jarri du, txirrindularitza zale guztiak proiektuaren partaide izan daitezen.

Taldea babestu nahi duten zaleek laguntzaile egin daitezke murias-taldea.com webgunearen bidez. Laguntzaile izateko 25€ ordaindu behar dituzke 18 urtez azpikoek eta 25€ gainerakoek. Laguntzaileek txirrindulari guztien txartelak eta taldearen kamiseta jasoko dituzte.

Gainera, taldearen ekipamendu ofizialaren (kaskoa, maillota eta kulota) zozketan parte hartuko dute eta taldearen bi orbea bizikleta irabazteko aukera izango dute. Taldeko txirrindulariak ezagutzeko aukera izango dute ere, beraiekin entrenamendu bat eginez, lasterketa bat kotxetik jarraituz edo “meet and greet” batean parte hartuz.

Berritasun gisa, aurten laguntzaile izateko modalitate berria abian jarri du taldeak, enpresa laguntzailearena. Modu honetan, enpresek Euskadi Basque Country – Murias Taldearen proiektuarekin bat egiteko aukera izango dute ere.

"Talde honek guztiok ordezkatzen gaitu eta jendearen babesa behar dugu hazten jarraitzeko, horregatik da hain garrantzitsua jendea taldearen laguntzaile egitea", azpimarratu du Jon Odriozolak, taldeko kirol zuzendariak. 

#GureTaldea, taldea babesteko traola ofiziala

Taldeak sare sozialen bidez ere jaso nahi ditu zaleen animoak. Horregatik, #GureTaldea traola erabiltzera gonbidatu nahi ditu sareetan beraien mezuak bidali ditzaten. Aipatutako traola laguntzaileen kamisetan ageri da ere.

Laguntzaile egin zaitez!
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium