Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Hauek dira 2017ko laguntzaile kanpainako lehen zozketaren irabazleak!
Partekatu:      

Hauek dira 2017ko laguntzaile kanpainako lehen zozketaren irabazleak!

03-07-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak  4 Spiuk Dharma kasko zozkatu ditu laguntzaileen artean

Euskadi Basque Country -Murias Taldeak 2017ko laguntzaile kanpainako lehen zozketa egin du. Zozketa honetan lau Spiuk Dharma kasko zozkatu dira taldearen laguntzaileen artean.

Hauek dira irabazleak:
  • Natanael Ayllon (Leiden, Nederland)
  • Pedro Ensunza (Getxo)
  • José Jesús Fernández (Almería)
  • Telmo Belamendia (Beasain)

Taldea aurki jarriko da harremanetan zozketen irabazleekin sariaren bidalketa adosteko.

Zozketa gehiago egingo ditu taldeak ondorengo hilabeteetan, guztira 10 maillot eta kulot eta 16 kasko gehiago banatu arte. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko bi Orbea bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, laguntzaileek “meet and greet” batean parte hartzeko aukera izango dute, bai eta taldearekin entrenamendu bat burutu edo zuzendariaren kotxean lasterketa bat jarraitu. Horrela, laguntzaileek Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak ezagutu ahal izango dituzte eta hauekin une atsegin bat igaro.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.