Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Horrelako kasko bat irabazi nahi duzu?
Partekatu:      

Horrelako kasko bat irabazi nahi duzu?

26-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak laguntzaileen kanpainako zozketekin jarraitzen du. Datorren ostiralean, uztailak 29, 4 Spiuk Dharma kasko banatuko ditu laguntzaileen artean.

Ondorengo zozketetan, beste 12 kasko zozkatuko ditu taldean. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko txirrindulariek erabiltzen dituzten bezalako bi bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, taldearekin entrenamendu bat burutu eta bi pertsonentzako asteburua Bilbo, Gasteiz edo Donostiako luxuzko hotel batean zozkatuko dira ere.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Baldintza guztiak, ondorengo loturan: www.murias-taldea.com/eu/baldintzak