Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estévez Alentejo-ko Itzulian bere palmaresa estreinatu du
Partekatu:      

Imanol Estévez Alentejo-ko Itzulian bere palmaresa estreinatu du

16-03-2016

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak tropel profesinalean bere lehen garaipena lortu du txirrindulari gasteiztarraren eskutik

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak bere palmaresa estreinatu du gaur tropel profesionalean Alentejo-ko Itzuliko lehen etapan Imanol Estévezen garaipenari esker. Txirrindulari gasteiztarrak David de la Fuente eta Jesus Ezquerra, biak Sporting-Tavira-koak, gainditu ditu helmugan. Estévez azkarrena izan da gaurkoan, lau portu puntuagarri izan dituen jardunaldian eta azkeneko kilometroan ehuneko bosteko aldapa zuen maldan erabaki dena.

Bere bigarren bizitza-urtean, Euskadi Basque Country - Murias Taldeak bere lehen garaipena sinatu ahal izan du azkenik. Lasterkai guztien lanari esker iritsi den balentria izan da, baina bereziki, Gari Bravo eta Mikel Bizkarrak azken kilometroetan Imanol Estévez ondo babestuta eramateko izan duten trebetasunari esker.

Gasteiztarrak lidertza babestuko du bihar bigarren etapan, Monforte eta Montemor-o-Novo Portugaleko herriak lotuko dituen 206,2 kilometroko jardunaldi luzean. Biharko etapa laugarren mailako portuan bukatuko da.

Argazkiak ikusi
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium