Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estevez eta Aritz Bagües protagonista izan dira Route du Sud lasterketako lehen etapan
Partekatu:      

Imanol Estevez eta Aritz Bagües protagonista izan dira Route du Sud lasterketako lehen etapan

16-06-2016

Imanol Estevez eta Aritz Bagües Route du Sud (2.1) lasterketaren lehen etapako protagonista izan dira, txirrindulariek ia 200 kilometro burutu behar izan dituzten egunean, Saint-Pons-de-Thomières eta Bessières-en artean.

Gasteiztarra etapako lehen mugimenduetan ibili da, Nairo Quintana (Movistar) eta Quentin Jauregui (AG2R La Mondiale) iheskideekin batera. Azken bi hauek ihesaldia osatu dute eta 150 kilometrotan aurrean ibili dira, 11 minutuko abantaila ere izan dutelarik.

Hala ere, esprinterren taldeek lanean ibili dira ihesaldia bertan behera uzteko eta, behin Quintana eta Jauregui harrapatuta, Estevez-ek berriz ere aurre hartu dio talde nagusiari, kasu honetan Jonathan Lastrarekin (Caja Rural) batera.

Bi txirrindulariek ez dute luzaroan iraun talde nagusiari aurre hartuta eta kilometro gutxiren buruan talde nagusiak berriz ere harrapatu ditu. Aritz Bagües bakarrik ihes egin du ondoren eta minutu bateko aldea ere lortu du, baina helmugatik 16 kilometrora taldeak bere ahalegina zapuztu du.

La Française des Jeux taldeak esprinta prestatu dio bere taldeburu Arnaud Démareri, baina Bryan Coquard-ek (Direct Energie) lortu du garaipena, azken bihurgunean esprinta abiatuta. Gari Bravo izan da Euskadi Basque Country Murias taldeko lehen sailkatua, 21. postuan.

Bihar bi etapa izango dituzte txirrindulariek: goizean, 92 kilometroko etapa laburra eta, arratsaldean, 13 kilometroko erlojupekoa.

Argazkia: Route du Sud.

Sailkapena
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium