Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estévez eta Gari Bravo lehenengo 20.en artean Miguel Indurain Sari Nagusian
Partekatu:      

Imanol Estévez eta Gari Bravo lehenengo 20.en artean Miguel Indurain Sari Nagusian

02-04-2016

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak lehiakorra izaten jarraitzen du Imanol Estévezek eta Gari Bravok lehenengo 20.en artean bukatu eta gero.

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak lehiakorra dela erakusten ari da denboraldi hasiera honetan. Movistar Team eta Sky Team oso maila altuan aritu diren Miguel Indurain Sari Nagusian, euskal-taldeak bi txirrindulari sartu ditu lehenengo 20.en artean. Ion Izaguirrek (Movistar Team) irabazi duen proban Imanol Estévez hamahirugarrena izan da eta Gari Bravo, berriz, hamazazpigarrena. 

Gainera, Euskadi Basque Country - Murias Taldea lehendabiziko kilometroetan protagonista izan da, Eneko Lizarralde eta Aritz Bagües ihesean ibili baitira. Bihar taldeak berriz ere Errioxako Itzulian eta Paris-Camembert proban parte hartuko du.

Argazkiak ikusi