Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estévez garaipenetik hurbil egon zen GP Liberty Seguros sariko etapan eta Aritz Bagües, bederatzigarren Paris-Troyes klasikoan
Partekatu:      

Imanol Estévez garaipenetik hurbil egon zen GP Liberty Seguros sariko etapan eta Aritz Bagües, bederatzigarren Paris-Troyes klasikoan

14-03-2016

Euskadi Basque Country Murias Taldea lehen garaipena lortzear izan zen gasteiztarraren eskutik, bigarren eta azken etapan esprint estuan bigarren sailkatu baitzen Will Routley-ren atzetik. Gainera, azken sailkapenean 5. postuan geratu zen. 

Hori gutxi ez, eta Euskadi Basque Country Murias Taldea berriz ere eguneko protagonista izan zen, ihesaldian Mikel Iturria sartu baitzen. Helmugatik 15 kilometrora harrapatu zituzten, baina. 
Euskal taldeko zuzendari den Jon Odriozola “oso pozik” agertu da bere txirrindulariek egindako ahaleginarekin, garaipena esku-eskura izan baitzuten. Eta, orain arteko sentsazio onari jarraiki garaipena laster iritsiko dela sinistuta dago.

GP Liberty Seguros saria bi etapetan burutzen da eta munduko ranking-erako puntuak banatzen dira. Pasa den asteburuan egin da lasterketa, Portugalgo Algarve eskualdean.
Lehen etapa, 26 º Trofeu Alpendre, Vila Nova de Cacela hirian hasi eta bukatu da eta guztira 151,3 km izan ditu. Bigarrenak, berriz, Lagoa Cidade do Vihno sariak, 186,6 km izan ditu.

Aritz Bagües bederatzigarren postuan sailkatu zen igandean Paris-Troyes klasikoan. Haize bolada handiak izan ziren egunean zehar eta mozketa ugari izan ziren tropelean. Egoera horren aurrean, Euskadi Basque Country - Murias Taldeako txirrindulariek Aritz Bagües liderra babesteko lan talde polita egin zuten. Gipuzkoarra bederatzigarren postua lortu zuen sprinean.

Argazkiak ikusi
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium