Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estevez: "Gure ehuneko ehuna emango dugu proiektu hau aurrera eramateko"
Partekatu:      

Imanol Estevez: "Gure ehuneko ehuna emango dugu proiektu hau aurrera eramateko"

17-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak denboraldiaren balorazioa egin du eta hurrengo lasterketetan dituen helburuak azaldu dizkigu. Bere ustez, taldea denboraldi bikaina burutzen ari da eta Route du Sud lasterketan eta espainiako txapelketan ondo ibiltzea espero du.

Ze nota jartzen diozu taldearen denboraldiari?

Nire ustez taldea oso maila altuan ibili da, lasterketa askotan maila goreneko taldeekin parte hartu dugu eta, naiz eta oso talde gaztea izan, aurpegia eman eta emaitza onak lortu ditugu. Argi dago irabaztea oso zaila dela beti, baina ia lasterketa guztietan taldekideak ditugu garaipenaren borrokan eta hau kontuan hartu behar da.

Nire ustez, ezin da taldearen jarrera zenbaki batekin zenbatetsi. Uste dut gauzak ondo egiten ari garela eta zerbait gaizki egin dugunean, akatsetatik ikasi egin dugu.

Eta pertsonalki?

Aurten pauso bat eman nahi nuen eta pozik nago nire denboraldiko lehen erdiarekin. Alentejoko garaipenarekin pisu bat kendu nuen gainetik, baina etxeko lasterketetan sentsazio gazi-gozoarekin geratu nintzen. Ondo ibili nintzen Miguel Indurain Sari Nagusian, baina osasun arazoak izan nituen eta hanka altxa behar izan nuen, denboraldiaren bigarren zatiko lasterketak gogoz hartzeko.

Hemendik aurrera lasterketa kopuru handia dago eta uste dut nire denboraldiko errendimendurik onena ondorengo lasterketetan izango dela.

Zer suposatu zuen Portugalen lortutako garaipenak?

Sekulako poza. Nire lehen garaipena profesional mailan eta Euskadi Basque Country Murias taldearena ere. Garaipena euskal zaleei eskaini ahal izatea ohore handia izan zen.

Zeintzuk dira zure helburuak denboraldiaren bigarren erdiari begira?

Nire prestaketa Route du Sud-en ondo ibiltzera bideratu dugu. World Tourreko taldeak arituko dira bertan eta Frantziako Tourra hasi baino aste bat lehenago ospatzen da. Emaitza on bat garrantzitsua izango litzateke bai niretzat zein taldearentzat. Gainera, Eurosport telebistaren bidez jarraitu ahal izango da.

Ondoren, Espainiako txapelketan arituko nahiz. Nire ezaugarrietara ondo moldatzen den lasterketa izango da eta, nahiz eta Movistar eta Caja Rural lasterketa menpean izango duten, beraiekin izan eta garaipenaren lehian sartzen saiatuko gara.

Txapelketen ondoren, Portugalen itzuli bat, Ordizia, Getxo eta Burgosko Itzulia izango dira nire helburuak.

Zaleen babesa nabaritzen duzue?

Bai, baina inoiz baino gehiago bat egin behar dugu proiektu hau aurrera eramateko.

Nola ikusten dute kanpotik proiektu hau?

Nik behin bakarrik korritu dut aurten frantzian, baina bertako zaleek ezin hobeto tratatzen gaituzte eta proiektua oso begi onez ikusten dutela esango nuke.

Zein mezu bidaliko zenieke zaleei?

Euskal talde bat txirrindularitzaren goreneko mailan izateko aukera daukagula eta guk gure ehuneko ehuna emango dugula helburu hori lortzeko.

Nork lortuko du taldearen hurrengo garaipena?

Nik lortzea espero dut! Broma da, edozein taldekidek garaipena lortuta ere, garaipena guztiona izango da."Txope"-k irabaztea gustatuko litzaidake, nire gelakidea da eta horrelako sari bat merezi du.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium