Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Imanol Estévezek txirrindularitza profesionala utzi du
Partekatu:      

Imanol Estévezek txirrindularitza profesionala utzi du

04-04-2017


Imanol Estévezek txirrindularitza profesionala uztea erabaki  du Euskadi Basque Country – Murias Taldean hasi duen hirugarren denboraldian. Arrazoi pertsonalak direla-eta hartu du erabakia eta gasteiztarrak eskerrak eman dizkio euskal taldeari urte hauetan eman dion aukeragatik.

Bere sare sozialetara igo duen gutun baten bidez agur esan nahi izan du Estévezek. “Gaur ez da egun tristea, guztiz kontrakoa baizik”, adierazi du. “Azkenaldian egiten ari nintzenarekin ez nintzen gozatzen ari eta ez nuen ilusioa nire lanarekiko. Oso harro sentitzen naiz nire bizitzaren etapa honetaz, baina amaiera puntua jartzeko unea iritsi da. Ahaztuko ez ditudan esperientziak bizi eta pertsona bikainak ezagutu ditut, bizitza osorako lagunak izango direnak”, esan du bere bizitzako etapa berriari “ilusio handiz” ekingo dion Estevez-ek.

Imanol Estévezek euskal taldearen palmaresa estreinatu zuen 2016ko martxoan, Alentejoko Itzuliko lehenengo etapan garaipena lortu zuenean.

Euskadi Baque Country – Murias Taldeak urte hauetan Imanolek izan duen dedikazioa eskertu nahi du eta etorkizunerako zorterik onena opa dio.

Imanol Estévezen gutuna