Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi Euskadi Basque Country - Murias Taldean arituko da datorren denboraldian
Partekatu:      

Jon Aberasturi Euskadi Basque Country - Murias Taldean arituko da datorren denboraldian

20-09-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea akordio batera iritsi da Jon Aberasturirekin eta euskal taldean arituko da datorren 2018 denboraldian.

Jon Aberasturik (Vitoria-Gasteiz, 1989) World Tour mailan lehiatu zuen 2013an Euskaltel Euskadi taldean eta azken bi urteetan Team Ukyo talde japoniarrean aritu da. Denboraldi honetan 6 garaipen lortu ditu, Japoniako Tourrean etapa bat eta Koreako Tourrean bi, besteak beste.

“Aurten lortu dituen bezalako garaipenak lortzea espero dugu. Esprintean amaitzen diren etapetan gabezia hori izan dugu, errematatzeko ahalmenik ez dugu izan aurten. Orain arte klasika lauetan ezin izan gara garaipenaren lehian egon eta datorren urteari begira edozein lasterketan aurrean egoteko gai izan nahi dugun. Aberasturik horretan lagunduko gaitu”, adierazi du Jon Odriozolak, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak.

Honekin hiru dira Euskadi Basque Country – Murias Taldeak datorren denboraldirako konfirmatu dituen fitxaketak: Enrique Sanz, Mikel Aristi eta Jon Aberasturi bera. Kontinental profesional mailan arituko da euskal taldea datorren urtean.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium