Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi:
Partekatu:      

Jon Aberasturi: "Garaipena helduko da"

20-03-2018

Euskadi-Murias taldea protagonista nagusia da lasterketa guztietan eta Jon Aberasturi-k oso gertu izan zuen garaipena Volta ao Alentejo Portugalen. Txirrindulari arabarrak sei postu erdietsi ditu aurreneko hamarretan orain arte, baina garaipena da bere helburua eta taldearena. Beraz, xede hori bilatuko du hurrengo lasterketetan, euskal taldea maila gorenean lehiatzen den bitartean Volta Catalunya-n eta Itzulia-n.

Volta ao Alentejo amaituta, zein da zure birpasa?
Gazi-pozoa. Izan ere, hankak nituen irabazteko, baina ez da atera. Sasoiko heldu nintzen eta konfiantzaz; horregatik, dezepzionatuta ez naiz atera eta garaipena bilatuko dut hurrengoetan.

Garaipena da azken urratsa, beraz.
Egia esan, ez dugu irabazi. Hortaz, orain arteko lana jarraitzea da bidea eta egun batean, goizago hobeto baino beranduago, garaipena helduko da.

Zein izango da zure hurrengo egutegia?
Route Adélie de Vitré, La Roue Tourangelle, Circuit Cycliste Sarthe-Pays de la Loire eta Paris-Camembert. Edonon gure aukerak aprobetxatu behar ditugu eta garaipena helduko da.

Aste honetan, taldea Catalunya-ko Itzulian lehiatuko da eta hurrengoan Itzulian.
Hori mailarik gorena da. Taldea onenen aurka lehiatzen da. Pausoz pauso, konfiantzatz, maila ematen, eta gauzak aterako dira. Bestetik, ez gara beste inor baino gutxiago.