Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Ander Insausti: "Zaleei guregan sinistea eskatzen diet"
Partekatu:      

Jon Ander Insausti: "Zaleei guregan sinistea eskatzen diet"

21-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindularia taldearen bigarren denboraldiaz eta datozen helburuez aritu da.  Nahiz eta aurtengoa urte “zaila” izan den, datozen lasterketetan bere mailarik onena ematea espero du.

Lesio batek asko baldintzatu du zure denboraldia. Nola zaude orain?

Orain oso ondo nago eta gogo handiz. Gogorra izan da eta denbora asko galdu dut lesioaren erruz, baina orain berriz ere ondo aurkitzen naiz eta ahal ditudan emaitza onenak lortzen saiatuko naiz.

Zein iritzi duzu taldearen denboraldiaz?

Uste dut denboraldia oso positiboa izaten ari dela taldearentzat. Lasterketa garrantzitsuetan aurpegia eman dugu. Pauso bat eman dugu aurrera eta ziur nago emaitza onak iritsiko direla.

Nire partetik, etsipenarekin ikusi dut eman dudan maila. Gogo handiz hasi nintzen, baina osasun arazoak lehenengo eta radioaren haustura, ondoren, ez didate emaitza onik lortzen utzi. Datozen lasterketetan egoerari buelta ematea espero dut.

Zein helburu dituzu datozen lasterketan?

Helburua berdina da: garaipen bat lortzea. Orain Ordizian eta Portugaleko Itzulian parte hartuko dut eta zorte apur batekin nabarmentzea espero dut.

Taldearentzat oso garrantzitsuak diren lasterketak datoz orain. Nola ikusten duzu taldea?

Taldea oso ondo ikusten dut. Oso lasterketa gogorrak dira, baina oso txirrindulari onak izango ditugu bi blokeetan. Aurpegia eman behar dugu, sona handiko lasterketak dira eta. Mikel Bizkarra eta Gari Bravo bikain ikusten ditut Burgos eta Portugaleko sailkapen nagusien lehian sartzeko.

Zein lasterketan nabarmenduko da taldea?

Portugaleko Itzulia aukera bikaina da nabarmentzeko. 11 egun ditu eta 11 aukera. Errealistak izan behar dugu eta Burgosen maila oso altua izango da, baina taldeak etapen garaipenaren jokoan sartu beharko luke.

Zer esango zenieke zaleei?

Animatu dezatela eta guregan zein euskal txirrindularitzan sinistu dezatela. Elkarturik egon behar dugu aurrera jarraitzeko, kirol honek eta talde honek pena merezi du eta.

Zertan hobetu du gehien taldeak?

Gehien hobetu dugun aldea mentalitatea izan da. Iazko urte osoko esperientzia dugu eta gauzak beste modura ikusten ditugu. Taldearen oinarria berdina da eta horrek guretik gehiago ematea eragiten du. Beste alde batetik, babesle berriak sartu dira eta gauz apositibo gehiago ditugu.

Nork lortuko du taldearen hurrengo garaipena?

Oso zaila da galdera hori erantzutea. Profesional mailan irabaztea oso garesti dago. Egia esan, Imanol Estevez eta Gari Bravo irabazteko ahalmenarekin ikusten ditut, talde txikitan irabazteko abiadura dutelako. Portugalen eta Burgosen garapenaren lehian izango ditugu seguruenik.