Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozola: "Bihotz-bihotzez eskertu nahi dut jaso dugun babesa"
Partekatu:      

Jon Odriozola: "Bihotz-bihotzez eskertu nahi dut jaso dugun babesa"

05-08-2017

Jon Odriozolak, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak, Burgosko Itzulian jasotako babesa publikoki eskertu nahi izan du. “Guretzat oso esfortzu handia da Portugalgo Itzulia eta Burgosko Itzulia bezalako lasterketa garrantzitsuetan batera aritzea, denboraldiaren garai honetan. Nahiz eta sufritzea tokatu zaigun eta hainbat zailtasun izan ditugun, bihotz-bihotzez eskertu nahi dut Burgosko Itzulian jaso dugun babesa”, adierazi du.

“Zailtasun ugari izan ditugun eta sufritzea tokatu zaigun uneetan, ikusten da babes handia jasotzen ari garela
eta honek proiektu honekin aurrera jarraitzera animatzen gaitu. Laguntzera datorren jendea behar dugu eta gurekin bat proiektu honen kide izatea nahi dugu. Laguntzen jarraitzen baduzue, etorkizun ez oso urrunean, irabazteko animatuko gaituzue. Mila esker bihotz-bihotzez nire partez eta Euskadi Basque Country – Murias talde osoaren partez”, amaitu du.

Gaur amaitu da Burgosko Itzulia Lagunas de Neilan eta Mikel Landa (Team Sky) izan da irabazlea. Mikel Iturria, 19. postuan, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindulari onena izan da.

Hasiera bikaina Portugalen

Taldeak oso ondo hasi zuen atzo Portugalgo Itzulia, Óscar Rodríguez-ek meritu handiko 10. postua lortu baitzuen. Txirrindulari nafarrak 13 segundo bakarrik galdu zituen Damien Gaudin (Armée de Terre) irabazlearekiko. 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium