Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozola: "Gure helburu guztiak sobera bete ditugu"
Partekatu:      

Jon Odriozola: "Gure helburu guztiak sobera bete ditugu"

02-10-2019

Zein da 5 urtetako ibilbide honetaz egiten duzun balantzea?

Muriasek proiektu hau hasteko proposamena egin zuenean, euskal txirrindularitza bizirik mantentzeko oso argi nuen zer egin behar genuen: Euskadi nazioarteko mailarik gorenera eramango zuen harrobian oinarritutako taldea.

Azken 5 urteetan bikaintasuna lortu dugu, gure egutegia urtetik-urtera hobetuz eta Espainiako Vueltan bi urteetan lehiatuta, azken honetan talde erreferentea bihurtuz. Bi etapa irabazi ditugu Vueltan, Turkiako Tourra irabazi dugu, bai eta Norvegiakoa ere, etapak Portugalgo Itzulian edo Aragoiko Vueltan,…

Nahiz eta horrenbeste garaipen irabazi, talde honen arrakastarik handiena jende askorengana iristea izan da. Petronsa ugari talde honetan islatuta ikusi dira.

Nabarmendu nahi dut ere harrobiaren alde egin dugun apostuak egindako ekarpena, etorkizunean garaipen handiak emango dizkiguten txirrindulari askori guk eman bait diegu profesional mailan aritzeko lehen aukera.

Zein izan da Euskadi – Murias taldearen benetako sekretua?

Lehenik eta behin, umiltasuna. Familia batean bilakatu den taldea izan gara eta proiektu global batean lan egin dugu, marketing aldetik kirol arlora lan egin duena. Estrategia plan hori gabe lortu duguna ezin izango litzateke posiblea izan.

Staff-ari dagokionez, ezarri dugun lan sistemari esker gure egituraren lana World Tour mailako taldeen pare ibili da, nahiz eta egitura bera askoz txikiagoa izan.

Marketingaren arloan, herriaren taldea izatearen helburua izan dugu. Gure traola, #GureTaldea, asmo hori islatzen zuen, guztion taldea izan nahi genuen eta.

Gure kolorea ere nabarmendu nahiko nuke, berdea, itxaropenaren kolorea. Mundu mailako txirrindularitzak ikusi du nola gure maillotaren kolorea telebista guztietan nabarmendu den eta horregatik miretsi gaituzte.

Kirol arloari dagokionez, oso txirrindulari gazteak konbentzitu ditugu txirrindularitzako izarrei irabaztera ausartu behar zirela, eta kasu batzuetan lortu dugu. Hori izan da gure arrakastaren gakoa.

Uste duzu proiektuaren hasieran proposatu ziren helburuak bete direla?

Proiektua sortu zenetik oso garbi genuen Euskadiren izena eramatea erantzukizun handia zela eta bete behar genuen exijentzia maila, oso altua. Garaipen garrantzitsuak lortzeko gai izan behar genuen. Nire ustez helburuak sobera bete ditugu, lasterketa handietan garaipenak lortuta eta egutegi ezin hobean lehiatuta.

Harro zaude Euskadiren izena munduan zehar eraman izanagatik?

Harro bakarrik ez, oso pozik nago, datu objetiboei begira, miloika pertsonek Euskadik txirrindularitzaren mailarik gorenean talde bat zuela jakin dutelako.

Gainera, publizitate itzulkina 80-90 milioi ingurukoa izan dela badakigu, enpresa fidagarri batek egindako txostenaren arabera.

Nola sentitu duzu Murias Gruporen parte-hartzea taldean?

Eskerrak eman nahi dizkiet Paulino Barrenetxea eta Alberto Unanuari, proiektu hau bultzatu izanagatik, bai eta Javier Lasagabasterreri ere, berarekin azken urteetan hurbiltasun handiz lan egin dut eta.

Murias Grupo osatzen duen familia osoari eskerrak eman nahi dizkiot, euskal txirrindularitzarentzat hain zaila zen unean apostu hau egiteagatik eta aurretik aipatutako helburu guztiak lortzen laguntzeagatik. Murias Gruporen babesarik gabe guzti hau ezin izango litzateke posiblea izan.

Nola bizi izan duzu taldearen amaiera?

Taldeak jarraituko ez zuela jakin ondoren, lehen momentuak oso gogorrak izan ziren. Hasieran inpotentzia handia sentitu nuen, baina antolatzaileen, zaleen, kazetarien eta abarren mezuak jaso eta gero, aho-zapore onarekin gelditu nahiz.

Ruben, Muriel eta Francis-ei ere eskerrak eman nahi dizkiet, bai eta urte hauetan Euskadi – Muriasen lan egin duten langile eta txirrindulari guztiei ere. Lortu dugun guztia guztion lanari esker lortu dugu.

Nolakoa izango da zure etorkizun pertsonala?

Iturriak Urdaxen lortutako garaipenaren ostean kazetari bati honakoa esan nion: lortutakoaren ostean proiektu hau hazten jarraitzeko babes gehiago lortzeko gai ez banintzen, hobe nuke Urbian artzai lanetan ibiltzen hastea.

Txantxak alde batera utzita, argi daukat hau puntu eta jarrai bat dela. Behin Euskadi – Murias taldearekin helburu guztiak beteta, gaur bertatik taldearen oinarrizko ideiak garatuko dituen proiektu berri batean hasiko naiz lanean, Europa mailan harrobian oinarritutako talderik onena sortzeko helburuarekin.

Irmoki sinesten dut harrobia landuko duen talde europear batentzat lekua badagoela eta hurrengo hilabeteetan proiektua garatzen ahaleginduko naiz.

Uste dut egin dugun guztia ereitea izan dela eta etorkizuna idazteke dago. Mundu mailako txirrindularitzan lanean jarraituko dut.

Nola ikusten duzu txirrindularitzaren etorkizuna?

Orain bertan badirudi aukera bakarra World Tour mailako talde bat sortzea dela eta talde kontinental profesionalek eta harrobian oinarritutako taldeek dituzten arazoak oso handiak dira, baina uste dut guzti hau aldatuko dela.

Txirrindularitzan taldeek ez dituzte telebista eskubideen dirurik jasotzen eta ez dago sarreren dirurik, beste kiroletan bezala. Uste dut harrobi-lana egiten duten taldeek formakuntza eskubideen dirua jaso beharko lituzketela, bai eta beste diru-sarrera batzuk, publizitatearen arloan. Horrela bakarrik izango dira bideragarriak harrobian oinarritutako proiektuak.

 Beste kiroletan pauso handiak eman dira arlo hauetan eta osagarritasuna lortu dute talde handien eta harrobi taldeen artean. Helburua azken hauen iraunkortasuna lortzea izan behar du.

Zer mezu bidaliko zenieke zaleei?

Egoera zail honen aurrean, inpotentzia sentsazioa handia izan da, baina ehundaka mezu jaso eta gero benetan lortu dugunaz konturatu naiz  eta eskerrak eman nahi dizkiet mezu hauek bidali dizkidaten guztiei.

Niretzat bizipen sinestezina izan da Europako hainbat hirietan nola animatu gaituzten ikustea. Uste dut jaso dugun elkartasun guztia gure umiltasunagatik eta lasterketetan erakutsi dugun ausardiagatik izan dela.

Euskal zaleei bereziki itxaropen mezua bidali nahi diet etorkizunari begira. Euskadi – Muriasek, lehen esan dudan bezala, hainbat fruitu emango dituen hazia erein du eta, batez ere, duela urte batzuk euskal txirrindularitzak jasandako zurztasuna konpondu zuen.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium