Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozola: "Aurten aurrerapauso nabarmena eman dugu"
Partekatu:      

Jon Odriozola: "Aurten aurrerapauso nabarmena eman dugu"

21-09-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko kirol zuzendariak denboraldiaren azterketa egin du eta taldeak lasterketa handietan “bere lekua” lortu duela nabarmendu du.

Jon Odriozolak, Euskadi Basque Country – Murias taldeko kirol zuzendariak, denboraldiaren azterketa egin du, Imanol Estévezekin lehenengo garaipena eta lehen taldekako sailkapena, Madrilgo Itzulian, lortu duen urtean.

“Munduko talderik onenak izan ditugu aurrez-aurre eta leku bat edukitzea lortu dugu. Gainera, lasterketa handietan parte hartzeko gonbidapenak jasotzen jarraitzen dugu”, esan du Odriozolak.

Imanol Estevezek lortutako lehenengo garaipenari buruz, esan du hau “formazio taldea dela, jende gaztearekin, baina beti da garrantzitsua garaipena lortzea eta balio handia dauka guretzat lehenengo garaipenak”.

“Txirrindulariek beste taldeen errespetua lortu dute eta antolatzaileen aitorpena lortu dugu, gure lan onari esker”, gehitu du.

“Formazio taldea gara eta gure helburua euskal txirrindularitzak aurrera egitea da, horregatik ona da Aramburuk edo taldeko beste txirrindularik kontinental profesional mailara igotzeko aukera izatea, guk momentuz eskaini ezin dizkiegun lasterketetan parte hartu dezaten. Horrek esan nahi du gure lana ondo egiten ari garela”, amaitu du Odriozolak.

Elkarrizketa osorik: