Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozolak TVE-ko Frantziako Tourreko emanaldian parte hartuko du
Partekatu:      

Jon Odriozolak TVE-ko Frantziako Tourreko emanaldian parte hartuko du

11-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko zuzendaria, Jon Odriozolak, gonbidatu moduan parte hartuko du Teledeporte (TVE) katearen Tour de Frantziako emanaldian. Azken urteetan, txirrindularitza munduko pertsonai nabarmenek parte hartu dute Tourraren emanaldian eta, kasu honetan, Jon Odriozola arituko da Carlos de Andrés eta “Perico” Delgadorekin batera.
 
Hamargarren etapa Escaldes-Engordanyn (Andorra) hasi eta Revelen amaituko da, 197 kilometro burutu ondoren.Txirrindulariek Port d’Envalira igo beharko dute hasieran eta, helmugatik 7 kilometrora, Côte de Saint-Ferréol izango dute, 1,8 kilometro eta %6,6-eko batezbesteko aldapa duen hirugarren mailako mendatea.
 
Ikus-entzuleek 14:00etatik aurrera etapa zuzenean jarraitu ahal izango dute Teledeporte katearen edo rtve.es web orriaren bidez. #TourTVE traola ofizialarekin etapa komentatu ahal izango dute ere.