Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bideoa: Jon Odriozola Hitzetik Hortzera bertso saioan
Partekatu:      

Bideoa: Jon Odriozola Hitzetik Hortzera bertso saioan

17-10-2016

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol zuzendaria, Jon Odriozola, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan parte hartu zuen atzo. Odriozola bertso munduarekin duen erlazioaz aritu zen: “Peña Jon Odriozolarekin denboraldi amaierako afarietan beti bertsotan bukatzen genuen eta bertan izaten ziren Egaña, Lizaso edo Peñagarikano”.

Txirrindularitzan nola hasi zen kontatu zuen ere: "Denek futbolariak izan behar ginen, baina txarrak ginenok beste kiroletan hasi ginen eta txirrindularitza aukeratu nuen. Berehala lasterketak irabazten eta postu onak lortzen hasi nintzen”. Oroitzapen onak ditu profesionaletan Gewiss taldean hasi zen garaiaz: “Han bizi izan nuen esperientzia oso positiboa izan zen niretzat. Orduan ematen zuen mundua Udanan eta San Prudentzion amaitzen zela eta italiarren artean ikasi behar izanak asko eman zidan”.

“Euskadi Basque Country – Murias Taldea Euskal Herriak daukan erreferente bakarra da txirrindularitza profesionalean eta Euskaltek – Euskadi izan zena berreskuratu nahi dugu. Nire ametsa Bilbora Tourra etortzen denean bertan Euskal talde batekin egotea da”, adierazi zuen Odriozolak. Gaur egungo txirrindularitzaz, estrategiaren garrantzia nabarmendu zuen: “Gaur egun, hain zientifikoa den txirrindularitzan, garrantzi gutxi ematen zaio estrategiari, baina momentu egokian inprobosatzen jakiteak, aldaketak eragin ditzake lasterketetan”.

Ikusi hemen elkarrizketa osoa:


Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium