Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozola: "Pauso bat eman nahi dugu mundoko lasterketa onenetan egoteko"
Partekatu:      

Jon Odriozola: "Pauso bat eman nahi dugu mundoko lasterketa onenetan egoteko"

28-04-2016

Jon Odriozola, Euskadi Basque Country Murias taldeko kirol zuzendaria, orain arte taldeak egindako lanaren balorazioa positiboa egin du eta taldearen etorkizunaz aritu da.

“Hasierak beti dira zailak eta gure lan onari esker garaipen bat lortu dugu. Oso garaipen garrantzitsua izan da morala hartzeko”, adierazi du Odriozolak, Imanol Estévez portugalen lortutako garaipena azpimarratuz.

Nahiz eta egutegia oso gogorra izan, kirol zuzendariaren iritziz taldeak helburuak betetzen ari da. Bere ustez, taldeko txirrindulariek gaitasuna erakusten ari dira etorkizun motz batean puntako lasterketetan parte hartzeko, Euskal Herriko Itzulian edo Espainiako Vueltan, besteak beste. Pauso bat aurrera eman eta taldea munduko lasterketa onenetara eramatea da taldearen helburua.

“Hau denon proiektua da eta jendeak hau ulertzen badu, erraz egingo dugu aurrera. Benetako helburua, Euskaltel-Euskadi izan zena berreskuratzea da eta gustatuko litzaiguke Pirinioak ikurrinaz eta kolore berdez beteta ikustea”, amaitu du Euskadi Basque Country Murias taldeko kirol zuzendariak.