Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Julen Irizar 13. izan da Gran Prix de Lillers-en
Partekatu:      

Julen Irizar 13. izan da Gran Prix de Lillers-en

05-03-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Julen Irizar txirrindularia 13. izan da 52. Gran Prix de Lillers-en (1.2). 186 kilometroko lasterketa izan da, non 10 itzuli eman behar izan dizkiote 18,6 kilometroko zirkuituari.

6 graduko tenperatura izan dute txirrindulariek hasieran eta egun guztian zehar haizea eta euria jasan behar izan dute. Thomas Boudat-ek (Direct Energie) lortu du garaipena.

Julen Irizar lasterketa hasierako ihesaldi ahaleginetan ibili da, bai eta hainbat kilometrotran buruan ibili ere 6 txirrindulariz osatutako taldean. Ahalegina bertan behera gelditu da baina, hala ere, Irizar onenekin iritsi da helmugara  eta meritu handiko 13. postua lortu du.

Gotzon Udondo buruko taldean sartu da eta Mikel Bizkarrak eta Adrián Gonzálezek lasterketa amaitzea lortu dute ere.

Argazkia: Grand Prix de Lillers