Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Burgosko Itzulia: Julen Irizar txirrindularirik saiatuena izan da lehenengo etapan
Partekatu:      

Burgosko Itzulia: Julen Irizar txirrindularirik saiatuena izan da lehenengo etapan

02-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea protagonista izan da Burgosko Itzuliko lehenengo etapan, Sasamón eta Melgar de Fernamental herrien arteko 158 kilometroko ibilbidean.

Julen Irizar txirrindulari gaztea eguneko ihesaldian sartu da, beste sei txirrindulariekin batera, eta buruan ibili da helmugatik 13 kilometrora arte. Izan ere, iheskideek tropela gain-gainean zutenean, Irizarrek erasoa jo, bakarrik alde egiten saiatu eta taldeak harrapatu duen azken gizona izan da.
 
Etapa amaieran podiumera igo da saiatuenaren saria jasotzeko. Bestetik, Adrian Gonzalezek Gaztela eta Leongo lehenengo txirrindulariaren saria jaso zuen.
 
Sky, Ettix Quick Step eta Movistar ihesaldia kontrolpean izan dute eta, gehienez, bi minutu eta erdiko abantaila eman diote zazpiko taldeari. Etapa esprintean erabaki da eta Danny Van Poppelek (Sky) lortu du garaipena.
 
Bihar 10,7 kilometroko taldekako erlojupekoa ospatuko da Burgosen. Euskadi Basque Country Murias 15:15etan irtengo da.
 Argazkia: Vuelta a Burgos

Sailkapenak