Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Burgosko Itzulia: Lan bikaina egin du taldeak taldekako erlojupekoan
Partekatu:      

Burgosko Itzulia: Lan bikaina egin du taldeak taldekako erlojupekoan

03-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak emaitza ona lortu du Burgosko Itzuliko bigarren etapan, Burgos hirian ospatu den 10,7 kilometroko taldekako erlojupekoan.

Taldekako erlojupekoak ez dira aproposak Jon Odriozolak zuzendutako taldearentzat. Hala ere,  euskaldunek meritu handiko 18. postua lortu dute, Astana etaparen irabazlearengandik 40 segundora. Gainera, taldeak 7 gizonekin parte hartu behar izan du, atzo Ander Barrenetxeak lasterketa utzi behar izan zuen eta.

Dimitry Gruzdev (Astana) da Burgosko Itzuliko sailkapen nagusiko liderra.

Bihar hirugarren etapa izango da jokoan, aurtengo itzuliko luzeena. 198 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulariek, Sedano eta Villarcayo artean, eta hirugarren mailako hiru mendate igo behar izango dituzte, azkena helmugatik 22 kilometrora.

Sailkapenak
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium