Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak lasterketa bikaina burutu du Rhône-Alpes Isère Tourrean
Partekatu:      

Taldeak lasterketa bikaina burutu du Rhône-Alpes Isère Tourrean

16-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea protagonista izan da Rhône-Alpes Isère Tourrean (2.2), ostegunean hasi eta igandera arte frantziako Rhone-Alpes eskualdean ospatu den lasterketan. Euskal txirrindulariak egunero saiatu dira garaipena lortzen eta Aitor Gonzalez saiatuenaren saria lortu du. Txoperena garaipenaren lehian ibili zen hirugarren etapan eta Mikel Bizkarra mendiko sailkapeneko maillota egun batez jantzi zuen.

Lehenengo egunean, hirugarren mailako mendatez jositako etapan, ihesaldi ugari egon ziren eta Aitor González saiatu zen horietako batean. Azken kilometrotan 15 txirrindulariko talde batek aurrera jo zuen eta bertan sartu zen Beñat Txoperena. Daniel Schorn (Team Felbermayr) izan zen etapako garailea, helmugatik 3 kilometrora jotako erasoari esker. Mikel Bizkarra, Aitor Gonzalez eta Alex Aramburu talde nagusian sartu ziren, garailearen minutu bat eta 29 segundora.

Mikel Bizkarra protagonista izan zen bigarren etapan, oso eguraldi txarrarekin ospatu zen ibilbide gogorreko egunean. Bizkarra eguneko ihesaldian sartu, lehenengo mailako Col de l'Oeillon mendatean erasoa jo eta bakarrik aurrera jo zuen, helmugatik ia 80 kilometrora. Bere ausardiari esker mendateen sailkapeneko lídergoa eskuratu eta podiumera igo zen etapa amaieran. Hala ere, ezin izan zion aurreko taldeko erritmoari eutsi eta Lennard Hofstede (Rabobank Development) holandarrarentzan izan zen garaipena.

Hirugarren etapan Beñat Txoperena eta Peio Olaberria saiatu ziren 11 txirrindulariz osatutako taldean. Taldea berriz ere elkartu zen eta ondoren sortu zen beste ihesaldi batean Txoperena Lennard Hofstede (Rabobank Development), Marco Minnaard eta Jérôme Baugnies-ekin (Wanty-Groupe Gobert) batera ihes egin zion pelotoiaren kontrolari. Baugnies lortu zuen garaipena eta Txoperena laugarren sartu zen helmugan, 26 segundora. Alex Aramburu, 13. postuan, etapa bikaina burutu zuen ere.

Laugarren eta azken etapan, Aitor Gonzalez ihesaldian sartu zen berriz ere, beste 3 txirrindulariekin batera. Hala ere, espero zen moduan, etapa esprintean amaitu zen eta garaipena Yannis Yssaad (Armée de Terre) frantziarrarentzat izan zen.

Gonzalez lasterketaren azken eguneko podiumera igo zen saiatuenaren saria jasotzeko.

Sailkapen nagusia