Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Lasterketa bikaina burutu du taldeak Route du Sud-en
Partekatu:      

Lasterketa bikaina burutu du taldeak Route du Sud-en

19-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak oso maila altua eman du frantziako hegoaldean ospatu den Route du Sud-en (2.1). Bost etaparen ostean, gaur amaitu da lasterketa eta Arnaud Démare (FDJ) frantziar txirrindulariak lortu du garaipena, esprintean. Sailkapen nagusia Movistar taldeko Nairo Quintanak eraman du.

Lehenengo etapan Imanol Estevez eta Aritz Bagües ihesaldietan sartu ziren, baina mendate gogorrak iritsi direnean Jon Odriozolak zuzendutako taldeak bere onena eman du.

Atzo, Tourmalet igo eta Col du Couraduque-en amaitu zen etapa gogorrean, oso maila altua eman zuten euskal txirrindulariek. Mikel Bizkarra zortzigarren izan zen, Marc Soler (Movistar) irabazlearengandik 57 segundora eta Gari Bravo eta Mikel Iturria Nairo Quintana liderraren taldean ibili ziren etaparen amaiera arte. Bestetik, Alex Aramburu eguneko ihesaldian sartu eta Col du Tourmalet mendate gainetik bigarren pasa zen.

Sailkapen nagusian Mikel Bizkarra izan da Euskadi Basque Country Murias taldeko onena, zazpigarren postuan. Mikel Iturria, hamaikagarren, gazteen sailkapeneko hirugarren postua lortu du eta taldekako sailkapenean, laugarren izan da Euskadi Basque Country Murias taldea.

Taldearen hurrengo erronka ostegunetik aurrera ospatuko diren Espainiako txapelketetan frantzian eman duen maila bikaina berrestea izango da.

Argazkia: Route du Sud.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium