Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Hauek dira maillot eta kuloten bigarren zozketaren irabazleak!
Partekatu:      

Hauek dira maillot eta kuloten bigarren zozketaren irabazleak!

07-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldearen Kalas maillot eta kulot ofizialen bigarren zozketa ospatu du. Bigarren zozketa honetan 3 maillot eta kulot banatuko ditu taldeak laguntzaileen artean.

Hauek dira irabazleak:

  • Ibon Churruca
  • Pedro Pereiro
  • Cassandra Donne

Taldea aurki jarriko da harremanetan zozketen irabazleekin sariaren bidalketa adosteko.

Zozketa gehiago egingo ditu taldeak ondorengo hilabeteetan, guztira 3 maillot eta kulot gehiago eta 16 kasko gehiago banatu arte. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko txirrindulariek erabiltzen dituzten bezalako bi bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, laguntzaileek “meet and greet” batean parte hartzeko aukera izango dute, bai eta taldearekin entrenamendu bat burutu edo zuzendariaren kotxean lasterketa bat jarraitu. Horrela, laguntzaileek Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak ezagutu ahal izango dituzte eta hauekin une atsegin bat igaro. Bi pertsonentzako asteburua Bilbo, Gasteiz edo Donostiako luxuzko hotel batean zozkatuko da ere.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium