Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarra lasterketa buruan ibili da Tour du Doubs lasterketan
Partekatu:      

Mikel Bizkarra lasterketa buruan ibili da Tour du Doubs lasterketan

12-09-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko Mikel Bizkarra lasterketa buruan ibili zen atzo ospatu zen Tour Du Doubs (1.1) lasterketan. Frantziako Kopako lasterketa honetan180 kilometroko ibilbidea izan zuten txirrindulariek, Morteau eta Pontarlier artean.

Hilabete bateko atsedenaldiaren ostean, taldea berriz ere errepideetara itzuli zen, oso abiadura azkarrean lehiatu zen ibilbide gogorreko lasterketan.

Mañariako txirrindularia 30 gizon inguruko ihesaldian sartu zen helmugatik 107 kilometrora. Azken igoeran talde txiki batek aurrera jo zuen eta Samuel Dumoilinek (AG2R La Mondiale) lortu zuen garaipena, Baptiste Planckaert (Wallonie – Bruxelles) eta Thibault Ferasse (Armée de Terre) mendean hartuta.

Bizkarra lasterketa buruan ibili zen azken mendatera arte eta 25. sartu zen helmugan, minutu bat eta 45 segundora iritsi zen talde baten buruan. Eneko Lizarralde eta Imanol Estevez 4:46ra iritsi ziren eta Aritz Bagües eta Jon Ander Insaustik ere lasterketa amaitzea lortu zuten, irabazlearengandik 8:49ra.

Taldeak datorren igandean Grand Prix d'Isbergues - Pas de Calais (1.1) lasterketan parte hartuko du.

Sailkapenak
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium