Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarrak seigarren postu bikaina lortu du Tour du Gévaudango lehen etapan
Partekatu:      

Mikel Bizkarrak seigarren postu bikaina lortu du Tour du Gévaudango lehen etapan

23-09-2017

Mikel Bizkarrak seigarren postu bikaina lortu du gaurko Tour du Gévaudaneko lehen etapan, Mende eta Col de la Pierre Plate (1. maila) artean ospatu dena.


9 txirrindulari iritsi dira lasterketa buruan azken mendatera eta Guillaume Martin-ek (Wanty) lortu du garaipena, Romain Sicard (Direct Energie) eta Romain Campistrous en (Armée de Terre )aurretik. Mikel Bizkarra seigarren izan da, irabazlearengandik 1:08ra.

Jon Odriozolaren adierazpenak: “Emaitza bikaina da, kontuan hartuta oso maila altuko txirrindularien artean egon dela garaipenaren jokoa. Oso talde txikia iritsi da azken mendatera eta guk txirrindulari bat izan izan dugu hor, beste behin onenekin batera. Lehen erasoa jotzea ez dio batere lagundu garaipena lehiatzeko orduan, baina ausarta izatea bertutea da eta bihar, Mikelen ezaugarrietara oso ondo egokitzen den etapan, ahaleginduko gara sailkapen nagusian daukagun seigarren postu hori hobetzen.

Bihar Menden hasi eta amaituko den 146 kilometroko bigarren eta azken etapa izango da jokoan.