Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Iturria: "Aurten berriz ere gozatu dut txirrindularitzaz"
Partekatu:      

Mikel Iturria: "Aurten berriz ere gozatu dut txirrindularitzaz"

06-09-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindularia 2016 urtearen balantzea egin du. Txirrindulari gipuzkoarra aurrean ibili da lasterketa garrantzitsuetan, hala nola Route du Sud edo Burgosko Itzulian, eta azken honetan igoera bikaina egin zuen Lagunas de Neila amaitu zen etapan.

Zein balorazio egiten duzu zure denboraldiaz?

Balorazioa positiboa da. Martxoan eta apirilean izandako ezbeharren ostean, denboraldiaren bigarren erdian ondo aritu naiz. Niretzat aproposak diren ibilbideetan aurrean egon naiz, onenekin batera, eta hori garrantzitsua da niretzat datorren denboraldiari begira.

Zein izan da momenturik onena? Eta txarrena?

Zalantzarik gabe, momenturik onena Ordiziako Klasikako ihesaldia izan zen. Lasterketa buruan ibiltzea, etxean, beti da oso polita. Momenturik txarrena, martxoan eta apirilean izandako osasun arazoak.

Burgosko Itzuliko etapa erreginan lasterketa buruan ibili zinen, onenekin ia amaiera arte. Nolakoa izan zen etapa hura?

Oso etapa gogorra izan zen. Ihesaldia egitea asko kostatu zen eta egun osoan oso azkar ibili ginen. 30 onenekin iritsi nintzen mendatearen magalera eta, nahiz eta igoeraren hasieran atzean gelditu, nire erritmoa hartu eta onenekin helmugaratzea lortu nuen, 16. postuan. 

Nolakoa da hainbeste World Tour mailako talde dagoen tropelean aritzea?

Polita da onenak inguruan dituzula ibiltzea, motibazioa oso altua da guretzat. Hala ere, beste lasterketa normala bat da, desberdintasun handiena momentu batzuetan oso erritmo bizian aritzen garela da. 

Zein iritzi duzu taldeak orain arte egindako lanaz?

Uste dut balorazioa ona izan behar dela. Talde gisa oso maila altuan ibili gara, baina gehiago errematatzea falta izan zaigu. Munduko onenekin lehiatzen zarenean ez da batere erraza, baina bide onetik gabiltzala uste dut.

Afizionatuetan urte bat ibili ondoren, nolakoa izan da profesional mailara itzultzea?

Zalantzarik gabe, txirrindularitzaz berriz ere gozatzea lortu dut aurten. Nire ustez, profesional maila hobeto egokitzen da nire ezaugarrietara eta, datorren urtean hazten jarraitzeko aukera badaukat, gauza politak egiteko gai naizela uste dut.

Zer esango zenieke zaleei proiektu hau babestu dezaten?

Esango nieke Landa eta Izagirre bezalako txirrindulariez gozatu nahi badugu, proiektu hau hazten jarraitzea beharrezkoa dela, munduko lasterketa onenetan parte hartu dezan, Itzulian, Vueltan edo Tourrean.

Zeintzuk dira denboraldi amaierako zure helburuak?

Urtea maila onean amaitu nahi dut, taldekideei lagunduz, azken lasterketa hauek niretzat ez bait dira oso aproposak.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium