Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Iturria: "Egunetik egunera hobeto sentitzen naiz"
Partekatu:      

Mikel Iturria: "Egunetik egunera hobeto sentitzen naiz"

07-09-2017

Mikel Iturria Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindulariaren errekuperazioa aurrera doa eta “animatuta” sentitzen da, “egunetik egunera hobekuntza” nabaritzen baitu bere eskuin hankan.

Urnietako txirrindulariak eskuin izterrezurrean haustura bikoitza izan zuen (hezurraren goiko aldean eta izterrezurraren lepoan) abuztuaren 15ean, Limousingo Tourreko lehen etapan. Txirrindulari ugari erori ziren helmugatik 13 kilometrora eta gipuzkoarrak lesio larria izan zuen. Frantzian ebakuntza egin eta bertako ospitalean hainbat egun igaro ondoren, etxean da lehenbailehen bizikleta gainera igotzeko gogoz.

“Egunetik egunera hobeto sentitzen naiz. Konplikazioak edukitzea okerragoa izango litzateke, baina orain arte ez dut horrelakorik izan eta hori oso positiboa da. Zorionez operazioa ondo atera zen eta orain lehenbailehen berriz ere errepidera itzuli nahi dut”, adierazi du Urnietako txirrindulariak.

Sasoiko ibili denean emaitza onak lortu ditu aurten, hainbat lasterketetan taldeko onena izanda. Tro Bro Léonen aurreko taldean sartu zen eta Ordiziako Klasikan, Espainiako Txapelketan eta Asturiaseko Itzulian aurrean ibili da. Hala ere, bere denboraldiak ezin izan du jarraipenik izan.

“Denboraldia min hartuta hasi nuen, gero erradioa hautsi nuen Madrilgo Itzulian eta orain eroriko hau… Oso zorte txarra izan dut, baina erori bezain laster badakizu zer tokatzen den eta garrantzitsua da egoera lehenbailehen gainditzea eta aurrera begiratzea”, dio.

Oraindik puntuak ditu ebaketan eta horrek errehabilitazioa atzeratzen du: “Puntuak kentzen dizkidatenean masajea hartzeko aukera izango dut eta hori ere aurrerapausoa izango da errehabilitazioan. Hemendik 3 astera edo hanka lurrean jarri ahal izango dut eta arrabolarekin hasi ahal izango dut, belaunaren mugikortasuna hobetzeko”.

“Lehenengo asteetan hanka zuzen, mugitu gabe, eduki behar izan nuen. Guztira 6 astez egon behar dut hanka lurrean jarri gabe, baina dagoeneko hanka tolesten hasi nahiz eta eserita egon naiteke. Txarrena pasa da”, nabarmendu du.

“Egunerokoa nahiko aspergarria da, goizez eta arratsaldez errehabilitazio ariketak egiten ditut, belauna gora eta behera. Nabaritzen dut egunetik egunera mugikortasun handiagoa daukadala eta horrek animatu egiten nau. Garrantzitsua da niretzat hobekuntza hori ikustea. Behintzat azken asteetan entretenimendua izan dut Espainiako Vuelta ikusten, baina nahiko zaila da egunero etxean mugitu gabe egotea”, amaitu du.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium